Mindfulness kiroletan

JARDUERAK

Mindfulness kiroletan. Kirol errendimendua hobetzeko diseinatua.

Mindfulness gaur egungo bizitzaren arlo askotan zabaltzen ari da eta, nola ez, kirolean ere.

Lehiaketa-kirol bat egiterakoan, kirolariak, emaitzak hobetuko baditu, zaindu beharko du prestakuntza fisikoa, etengabeko entrenamendua eta elikadura, beste gauzen artean. Arlo horretan, mindfulnessek jakin-mina piztu du bere praktikak ekarri ahal dituen onurengatik, hala nola, kirolariari hobeto prestatzen eta jokaera psikologiko hobeagoa izaten laguntzea.

Mindfulnessen oinarria burua orainera ekartzean datza, hemen eta orain egiten ari garenean arreta osoa jartzean. Hortik abiatuta, egoerari eman nahi diogun erantzuna ez da edonolakoa izango, baizik eta kontzientea, epaiketarik gabekoa, onarpenez eta jarrera irekiaz.

Mindfulnessean aritzeak kirolariari kirol-emaitzak hobetzen lagundu ahal dio, eragina duelako autoestimuan, konfiantzan eta lehian dagoen bitartean gertatzen ari denaren balorazioan.

Horrela funtzionatzeak, gainera, pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu, talde-kiroletan taldearen barneko kohesioa indartuz.

Horretaz gain, kirolari gazteekin hasten bagara mindfulness praktikatzen, teknika hori oso tresna erabilgarria bilakatu ahal da, bai kirolerako, bai bizitzarako.

Kontuan hartu behar dugu, Mindfulnessen arabera, emaitzik hoberenak lortzen direla horrela: geldituz; gorputza, emozioak, sentimenduak eta pentsamenduak epaiketarik gabe behatuz; eta erantzun kontziente bat landuz.

Mindfulnessen praktika iraunkorrak kirolariari laguntzen dio emozioak hemen eta orainean egonda kudeatzen, dagoena onartzen, une bakoitzean kontziente izaten eta ekiditen iragana mamurtzea eta etorkizunaz kezkatzea .

Energia orainean jartzen da, une bakoitzeko gorputz-sentsazio, emozio, sentimendu eta pentsamenduetan.

Kirol-lesioei dagokionez, Mindfulness bi zentzutan izan daiteke erabilgarria: alde batetik, kirolari lesionatuak jasaten duen estresa eta tentsioa murrizten du; beste aldetik, lagundu dezake mina hobeto kudeatzen, tratamenduarekiko atxikimendua hobetzen, emozioen komunikazioa errazten eta mediku-taldearekin harremana hobeagoa izaten. Gainera, Mindfulnessek errazten dio kirolariari bere emozioak kudeatzen bere burua berriro arriskuzko egoeren aurrean ikusteana.

30 edo 45 minutuko saio asteko > Zehaztea

 

 Mindfulness-aren onurak.

Banakako edo taldeko saioen aukera

  • Atletei eta kirol klubei laguntzen diegu jendearen garapen integralean eta gogamenaren praktikatik kirol talde kolektiboen kohesioan.
  • Proposamen bakoitza diseinatuko da kezkak, adinak, motibazioak, ordutegiak eta erabilgarritasuna kontuan hartuta.
  • Kostu ekonomikoa aztertuko da eskaera bakoitzeko.

Informazio gehiago kontakta ezazu zuzenean gurekin: info@igelaadi.com688 739 147

Edo bete itzazu datuak eta bidali inprimaki hau:

ESKAERA-INPRIMAKIA

Helbide elektronikoa (beharrezkoa)

Telefono zk. (beharrezkoa)

Zure mezua


Irakurri dut eta onartzen dut: Ohar Legala eta Pribatutasun politika.

Acepto recibir la información que la entidad considere oportuno enviarme por correo electrónico o medio de comunicación electrónica equivalente (Es posible darse de baja en cualquier momento).

Kirol tailerrak.

Trenean trebatzen ez baduzu edo epe laburrerako edo epe laburrean sortuko ez dituzun Mindfulness praktika talde bat eta pertsonalki lan egin nahi baduzu, diseinatu dugun informazioari begiratu dezakezu:

Edo kontakta ezazu zuzenean gurekin hurrengo galdeketa beteaz:

ESKAERA-INPRIMAKIA

Helbide elektronikoa (beharrezkoa)

Telefono zk. (beharrezkoa)

Zure mezua


Irakurri dut eta onartzen dut: Ohar Legala eta Pribatutasun politika.

Acepto recibir la información que la entidad considere oportuno enviarme por correo electrónico o medio de comunicación electrónica equivalente (Es posible darse de baja en cualquier momento).

Kontsultatu hemen gure programazioa.

Telefonoa
688 739 147
E-maila
igelaadi@gmail.com