Enpresentzat Mindfulness

JARDUERAK

Enpresentzat Mindfulness

Helduaroan, eguneko ordu asko ematen ditugu lanean. XXI. mendean, nabarmenki sentitzen dugu nola denbora lanean joaten zaigun, lan hori batzuetan ez dagoelarik ondo diseinatuta, lehiakorra delarik, ez zaigularik gustatzen, edota ez gaituelarik uzten pertsona moduan hazten edo lana familiarekin eta aisialdiarekin uztartzen.

Esperientzia horretatik abiatuta, asko dira Mindfulness haien plan orokorretan eta haien langileentzako formakuntzan erabiltzen hasi diren enpresak. Ikea, Google, Balay, Ford, esaterako, Mindfulnessi balio handia ematen diote, eta lanaren egunerokotasunean teknika horren onurak egiaztatzen dituzte, bai langileengan, bai enpresako dinamikan.

Mindfulnessean aritzeak ahalbidetzen digu gelditzea eta une bakoitzean zer gertatzen ari denaz ohartzea. Gure arreta non dagoen konturatzen garenean, erabaki dezakegu bere fokua aldatu eta orainera ekartzea.

Arreta orain egiten ari naizen horretan jartzeak kontzentrazioa errazten du, eta oreka eta barruko lasaitasuna mantentzeko tresnarik hoberena bihurtzen da. Horrek gure ulermena eta analisi-gaitasuna hobetzen du, eta laguntzen digu enpresako erronkei aurre egiten.

Lasaitasunez eta egonkortasunez lan egiteak kontzentrazioa eta memoria areagotzen du, erabakiak hartzen argitasun gehiago izaten eta gatazkak sormen handiagoz konpontzen lagundu ahal gaituela.

Lanean bertan Mindfulnessean era jarraituan aritu ahal izateak ondorio positiboak ditu langileen arteko harremanetan, laneko estresa eta lanarekiko lotuta dauden gaixotasunak murrizten ditu, eta laneko ohitura osasungarriak sortzen ditu.

Mindfulnessean aritzea ahalbidetzen duen enpresak langileen laneko betetasuna handitzen du, eta langileek inplikazio eta konpromiso gehiago hartzen dute enpresako proiektuarekiko. Lantaldeek sormen eta komunikazio maila altua mantentzen dute, haien emaitzak hobetzen dutelarik.

Kontuan hartu behar da Minfulnessen arabera emaitzarik hoberenak sortzen direla gelditzen garenean eta gorputza, emozioak, sentimenduak eta pentsamenduak, epaiketarik gabe, aztertzen ditugunean, eta horren ostean erantzun kontziente bat ematen dugunean.

Jarraian egindako praktikaren bitartez, Mindfulness balio pertsonal handiko tresna bihurtzen da langilearentzako, bai lanean, bai bere bizitza pertsonalean.

 

 Mindfulness-aren onurak.

ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostiralera, arratsaldez eta goizetan.

BANAKAKO EDO TALDEKO SAIOEN AUKERA

  • Enpresak pertsonen garapen integralean eta taldeen kohesioan sendotzen dugu.
  • Proposamen bakoitza kezkak, motibazioak, ordutegiak eta erabilgarritasuna kontuan hartuko dira.
  • Kostu ekonomikoa aztertuko da eskaera bakoitzeko.
  • Tokia: Zehaztekoa.

Informazio gehiago lortzeko kontakta ezazu zuzenean gurekin: info@igelaadi.com688 739 147

Edo kontakta ezazu zuzenean gurekin hurrengo galdeketa beteaz:

ESKAERA-INPRIMAKIA

Helbide elektronikoa (beharrezkoa)

Telefono zk. (beharrezkoa)

Zure mezua


Irakurri dut eta onartzen dut: Ohar Legala eta Pribatutasun politika.

Acepto recibir la información que la entidad considere oportuno enviarme por correo electrónico o medio de comunicación electrónica equivalente (Es posible darse de baja en cualquier momento).

 

Kontsultatu hemen gure programazioa.

Empresa tailerrak

Mindfulness praktika talde bat zure lantokian ez bada sortu eta pertsonalki lan egin nahi baduzu, diseinatutako informazioa begiratu dezakezu. 

Edo kontakta ezazu zuzenean gurekin hurrengo galdeketa beteaz:

ESKAERA-INPRIMAKIA

Helbide elektronikoa (beharrezkoa)

Telefono zk. (beharrezkoa)

Zure mezua


Irakurri dut eta onartzen dut: Ohar Legala eta Pribatutasun politika.

Acepto recibir la información que la entidad considere oportuno enviarme por correo electrónico o medio de comunicación electrónica equivalente (Es posible darse de baja en cualquier momento).

Kontsultatu hemen gure programazioa.

Telefonoa
688 739 147
E-maila
info@igelaadi.com