MINDFULNESS | ELINE SNEL© METODOA
Entrenamendu programa: arreta kontzientea

Ezin dira olatuak gelditu,
baina hauek surfeatzen ikasi dezakezu.

Zertarako irakatsi Mindfulness-a gure seme-alabei?

Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako Mindfulnessaren praktikari gero eta gehiago ematen ari zaion balorea, gaur egun gure gizartean bizi ditugun momentu larriengandik urrundu eta mental eta fisikoki lasaitzeko dagoen beharrizanaren ondorio da; izan ere, askotan, estresak gure egunerokoan leku oso handia okupatzen du.

Haurrak, nerabeak eta gazteak lar lanpetuta egoten dira, nagusiak bezala, baina estres maila altuagoa izaten dute. Askok ezin dute lorik egin, arreta jartzea kostatzen zaie eta askotan lasaitasun falta nabaritzen dute. Burua adierazi eta partekatu ezin dituzten zalantzaz beteta izaten dute.

Ekintzarekin hasteko “hasierako botoia” oso ondo dabil, eta laster jartzen ditu martxan berehalako ekintza edo erantzunak emanda, baina, Zer gertatzen da “eten botoiarekin”? Nola gelditu eta kontziente izan gertatzen zaienaz erantzun orduko?

Mindfulnessesekin txikitatik edo nerabezarotik duten harremanari esker, arreta hobeto mantentzen eta gauzekin erreparatzen ikasiko dute, euren gorputzarekin harremanetan egoten, lasaitzen eta hausnartutako erantzun hobeak ematen. Eline Snel.

Mindfulness edo arretaren entrenamenduak haur nerabe eta gazteei “igel bat bezala isilean jesartzen” eta euren arreta momentu honetan non dagoen nabaritzen erakusten die: hau da, arnasketan, beso eta hanken mugimenduan edo gaur goizen izan eta oraindik buruan bueltaka duten iskanbilan dagoen…

Gelditzen ikasten dute,arnasa hartu eta beraien barneko eta kanpoko munduan dagoenari erreparatzen, arreta kontzientea (mindfulness) praktikatzean. Horrela, zer behar duten esaten ikasten dute, bulkadei era lasaiago batean aurre egiten eta arreta hobeto finkatzen; beste era batera esanda, arreta kontzientearen praktikak euren garapen akademiko eta sozio-emozionala hobetzen ditu.

Instruktoreak

AMT-ak ziurtatutakoak
Telefonoa:
688 739 147
Email:
info@igelaadi.com