Instructora Certificada Método Eline Snel y Pedagoga Psicóloga
Instruktorea

Susana Marañón

Profil Profesionala

Ziurtatutako instruktorea
Eline Snel © metodoa

Pedagogoa – Psikologoa

688 739 147
susana@igelaadi.com

MINDFULNESS
AMT-ak ziurtatutako instruktorea

Nire izate profesionalaren muina esparru sozial ezberdinetan hezkuntza formal eta informala lantzea izan da, era oraindik ere bada. Hemen, gehien ematen dudanean gehien lortzen dudala beharkatu naiz eta osotasunez bizi izan dut ikaskuntza hau. Harro eta mirespenez beteta gordetzen ditut nire bidea partekatzeko sortea izan dudan ume, nerabe eta gazteengandik jaso ditudan maitasun eta jakituria altxorrak.

Bilbon jaioa. Berton garatu ditut bizi akademikoa eta ia lan-ibilbide guztia ere.

1980ko ekainean, Pedagogian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.

1984ko ekainean, Psikologian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.

1993ko otsailean, Pedagogian Doktorea Deustuko Unibertsitatean Cum Laude kalifikazioarekin.

Musikako ikasketa osoak Bilboko Arriagako Juan Crisóstomo kontserbatorioan.

Nire lan jarduera 1980an hasi zen Bilboko Santutxu auzoko haurtzaindegi pribatu bat zuzenduta. Bertan, garapen arazoak zituzten haurrekin integrazio prozesu bat hasi genuen.

1980 eta 1992 urte bitartean, garapen arazoak dituzten haurrekin lan egiteko jarraikako heziketa jaso nuen Bartzelonan. Neska mutil hauekin egin nuen lan nire bulego pribatuan bakarkako tratamendua emanez, eskola-integrazioa jarraituz eta familiei laguntza eta aholkularitza emanez.

Heziketa formaletik kanpoko arloari dagokionez, Bidarte Eskautak taldeko kolonia eta kanpamenduetako begirale eta zuzendari modura garatzen nuen nire lana.

1993ko urrian, Kantabriako Unibertsitateko irakasle-ikasketen Fakultatean hasi nintzen lanean heziketarako psikologia eta garapenaren psikologiako irakasle.

1998an, nire urte beteko semearen osasun arazoen ondorioz, Unibertsitatea utzi eta Bilbora bueltatu nintzen, berton, gehienbat, nire seme-alaben arretaz eta heziketaz arduratzen naizelarik; dena den, heziketa mundura nahiko lotuta jarraitu nuen eta euskara ikasten hasi nintzen.

1999/2000 ikasturtean Bilboko Angeles Custodios ikastetxean orientatzaile psikopedagogiko lanak egin nituen , eta, hurrengo urteetan zehar hazkuntzarekin itundutako irakaskuntzan zenbait ordezkapen ere burutu nituen, beste lanarekin batera

2007/2008 ikasturtean, Irakaskuntza publikoko sarean ordezkapenak egiten hasi nintzen eta, urte honetan, euskarako PL1 titulua lortu nuen.

2001eko martxoan, Justiziako zerbitzu batean hasi nintzen lanean, kartzela zigorra bete beharrean, erkidegoaren aldeko lanak egiten dituzten pertsonez arduratzeko.

20015eko urrian, hezkuntza munduarekin harremanetan jarri nintzen berriz ere, heziketa formalak lantzen ez dituen alderdiak nola jorratu daitezkeen aztertzeko. Huraxe da Mindfulnessekin harremanetan hasi nintzen momentua.

2016ko urrian, Minfulnessen haur eta nerabeentzako Eline Snel© metodoaren instruktore formakuntza egin nuen Gironan eta azaroan eta abenduan, egin beharreko programa pilotuak Bilbon.

Momentu honetan, Eline Snel© metodoaren instruktore tituluduna naiz eta 4 urtetik 20 arteko haurrentzako eta nerabeentzako programak garatzen egiten dut lan

Telefonoa:
688 739 147
Email:
info@igelaadi.com